Euskal Pedalkadak, euskal kirolaren aldeko "korrika"

Euskal Pedalkadak, euskal kirolaren aldeko "korrika" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-pedalkadak-euskal-kirolaren-aldeko-korrika/@@download/image/20118297304Pedalkadak.jpg
2012/12/13
berria
ESAITek antolatutako bizikleta martxa honek euskal kirol ekitaldiak babesteko eta sustatzeko helburua du. Irailaren 3an abiatuko da Gasteiztik eta ia 200 kilometro egin ondoren iritsiko da Bilbora.

Euskal Herrian urtetan antolatu izan diren kirol proba asko azken bolada honetan desagertzen ari direla antzeman eta gaitzetsi du ESAITek. "Botere publikoen inbertsioak gure herriko kirolaren alde beharrean, kanpoko kirol jardueren alde egiten ari dira", salatu dute, "zenbait interes eta helburu politiko gailentzen ari dira".
Hain justu uste hori konpartitzen duten guztiengana helarazi nahi dute Euskal Pedalkadak izenaz bataiatutako aldarrikapen ekimen ibiltari hau, "Euskal Herriko kirolaren aldeko Korrika" izango dena. Gonbitea bizikleta duen edonori zabaldu diote, berdin da zein den baldintza fisikoa eta adina. Heldu, gazte nahiz haur, euskal kirol probek pairatzen duten laguntza publikoen falta salatu nahi duten guztiak animatu dituzte ESAITen pelotoian parte har dezaten.
Bizikleta martxa errebindikatiboa irailaren 3an  –larunbata– abiatuko da Gasteiztik goizeko 09:00etan eta, ia 200 kilometro egin ondoren, Bilbon amaituko da arratsaldeko 19:00ak aldera. Ondoren, herriz herri eta eskuz esku ibilitako lekuko –bidoi bat– barruko mezua irakurriko dute.
Batzuek kilometro bat eginez, beste batzuek gehiago, eta ahal dutenek ibilbide osoa eginda, ekarpen guztiak ongi etorriak izango direla jakinarazi dute ESAITetik.