Euskal literaturaren historia aztergai duen lana kaleratu du Jon Casenavek

Bordeleko Mich de Montaigne Unibertsitateko eta Baionako fakultateko literatura irakaslea da Jon Casenave, eta 'Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda?' saiakera argitaratu berri du 'Kritika Literarioa' izeneko bilduman.
XIX. mendera salto egin du Jon Casenave irakasleak gaur bitarteko literatura gertutik aztertzeko jomugarekin. Orain arte idatzi diren historiarik garrantzitsuenak bildu eta testuinguru historiko eta intelektualean oinarrituta egin du ekarpena, euskal literaturaren historia zein modutan kontatu den aztergai izan du autoreak, besteak beste.
Utriusque Vasconiae etxeak argitaratutako obra honek, Jon Casenaveren analisia dakar, azken bi mendeetan euskal literaturan egno diren ekarpenen bertatik bertarako analisia, hain zuzen ere. Eredu berdinaren iraunkortasuna aztertzen du besteen artean Casenavek, eta Koldo Mitxelenak 60ko hamarkadan sortu zuen literatura ereduaren iraunkortasuna gutxietan zalantzan jarri dela azpimarratzan du, gainera.