Euskal literaturaren hilabetea Bartzelonan!

Hilabete oso bat literaturaren errepublikan! Plan ona, ezta? Euskal literatura Bartzelonara bueltan da! Literaldia 2018, euskal etxeak antolatzen duen jaialdia, proposamen berriekin dator; hauetako asko literaturarekin lotuak, baina baita ere musika edota diziplina askotariko sorkuntzekin loturiko ekitaldiez osatua. Liburu ginkana bat ere egongo da aurten!
Jaialdiak hamalau urte beteko ditu eta Katalunian jada izen ezagunak direnak eta aurkikuntza bilakatuko diren beste izen eta izanak ere aurkeztuko ditu: Koldo Izagirre, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Iban Zaldua, Suso de Toro, Jordi Borràs, Lauaxeta, Luisa Etxeberria eta baita Joseba Sarrionandia ere. Animatuko zara? Hemen duzu EGITARAU OSOA!