'Euskal kultura azterketa gaur' izango da Joan Mari Torrealdai 2. beka deialdiaren gaia

'Euskal kultura azterketa gaur' izango da Joan Mari Torrealdai 2. beka deialdiaren gaia Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkez daitezke, eta irabazleak 14.000 euro jasoko ditu urte eta erdian ikerketa garatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-kultura-azterketa-gaur-izango-da-joan-mari-torrealdai-2-beka-deialdiaren-gaia/@@download/image/joan mari.jpeg
2024/06/11
Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkez daitezke, eta irabazleak 14.000 euro jasoko ditu urte eta erdian ikerketa garatzeko.
'Euskal kultura azterketa gaur' izango da Joan Mari Torrealdai 2. beka deialdiaren gaia

Euskal kulturaren azterketari helduko dio Joan Mari Torrealdai bekaren bigarren edizioak. Aurtengo gaiak bi ildo nagusi zabalduko ditu, Torrealdaik landutako liburugintza ardatz hartuta: batetik, liburugintzaren azterketa berrikustetik sor litekeena (metodologia berrikusiz, edo ikerketa kuantitatiboa kualitatiboki osatuz); eta bestetik, azterketa eredua beste alorretara zabaldu eta zinemari, musikari edo arte eszenikoei aplikatzea, esaterako. 

Hain zuzen ere, Joan Mari Torrealdaik liburugintzaren azterketa soziologia egin zuen. 1976an hasi zen euskaraz argitaratutako liburuen fitxak osatzen eta, azkenerako, 2300dik gora egin zituen. 2017koa izan zen egin zuen azkena eta Xabier Eizagirrek hartu zion lekukoa. Hala, 2026an, bekaren emaitza ateratzen denean, 50 urte beteko ditu liburugintzaren azterketak. Torrealdaik bere tesian islatu zuen moduan, liburugintza ikertzea euskal mundua eta gizartea ulertzeko bidea izan daiteke.

Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak, hemezortzi hilabeteko epean ikerketa garatzeko. Proiektuak jmtbeka@jakin.eus helbidera bidali beharko dira. Epaimahaia Maialen Akizuk, Edu Apodakak, Ainara Lasak eta Ibai Iztuetak osatuko dute.

Bekaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.