Euskal Koreografoen II. Jaialdia Berlinen

Euskal Koreografoen II. Jaialdia Berlinen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-koreografoen-ii-jaialdia-berlinen/@@download/image/20111296644berlinKoreograf-ha.jpg
2012/12/13
berria
Gaur, abenduak 9, hasiko da Berlinen Euskal Koreografoen Berlingo Jaialdia, bigarrenez, euskal dantzariek hitzordua dute gaurtik igandera bitarte Alemaniako hiriburuan. Zineari eta poesiari ere tartea gorde diote aurtengo edizioan.



Eguerdiko 14:00etan izango da Euskal Koreografoen Berlingo II. Jaialdiaren irekiera, eta datozen hiru egunetan hamaika ekitaldi izango dira ikusgai Berlingo Ufestudioseko aretotetan.
Berlingo Euskal Etxeak antolatuta, Itxaro Borda eta Edorta Jimenez poetak, Mikel Aristeguirena, Laurentx Etxemendi, Silvana Suarez eta Eneko Gil musikari eta dantzariak bilduko dira asteburu honetan.
Ikusleek, dantza tradizionaletik garaikiderako bidaia egiteaz haratago, poesia, zinema eta dantza gertutik jarraitzeko aukera izango dute. 

Programazioa


Abenduak 9
14:00-17:00 Uferstudios, Studio 4-an
Fandango & Arin Arin lantegia, Eneko GIl Alberdirekin eta Nerea Vesgarekin.
19:00 Studio 4-an
'Baleen Berbaroa' liburuaren aurkezpena, Edorta Jimenez egilearekin eta Idoia Zabaleta dantzariaren eta Laurentx Etxemendi musikariaren emanaldiarekin.
20:00 Studio 4-an
'Batteleku batean', Mikel Aristeguirena, Silvana Suarez Cedeño eta Eneko Gil Alberdirekin; eta 'Carni di prima qualità', Natzo Montero eta Patricia  Fuentes.
21:30 Studio 1-ean
'Apaizac obeto' dokumentalaren emanaldia (Jon Maiak zuzendua)

Abenduak 10
14:00-17:00 Studio 4-an
Dantza garaikide lantegia, Natxo Monterorekin
19:00 Studio 4-an
Literatura. Itxaro Bordaren oesia irakurketa, Noemí Viana eta Laurentx Etxemendiren dantza ikuskizunarekin
20:00 Studio 1-ean
'Fisura nº3', Idoia Zabaletarena, eta 'Lilas', Natalia Mongerena.

Abenduak 11
19.00 Studio 4-an
ALderatzea/inprobisazioa: 'Bertsolari-dantzalari', Miren Artetxerekin eta Jon Maiarekin.
20:00 Studio 1-ean
Dantza: 'Gorpitz 1', Elirale konpainia eta Pantxika Telleria; 'Pi20', Noemi Viana; eta 'Wie eine grosse Familie', Mikel Aristeguirena
21:30 Studio 1-ean
'Modern Basque Surfing' dokumentalaren emanaldia (Iker Treviño eta Xabier Zirikiainek zuzendua)

Jaialdiaren itxiera festa