Euskal komikigintza izango da protagonista Ugaon
Ugaok euskal komikigintzari buruzko lehen jardunaldia antolatu du datozen asteetarako. Hasteko, Komikia: euskal komikia 1975etik izeneko erakusketa izango da Jane Jauregian otsailaren 3ra arte. Proiektu honek azken berrogei urteetan euskal komikigintzak izan duen bilakaera ezagutaraztea du helburu, azkenaldiko historian barrena egindako ibilbide baten bidez, argitaletxe, aldizkari eta, batez ere, egileak uztartuta.
Erakusketaz gain, Ludotekan Zer da komiki bat? izeneko jarduera egin ahal izango da otsailaren 3ra arte. Bestelako jarduerak ere izango dira. Urtarrilaren 14an, Komiki bat egiten tailerra egingo dute gaztelekuan, 18:00etan, eta urtarrilaren 28an ere beste saio bat egingo dute Jane jauregian, 17:00etan.
Otsailaren 3an, berriz, erakusketako bisita gidatua eta familientzako tailerra izango da, Mikel Begoña eta Kike Infamerekin, jauregian, 17:30ean. Bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea 946 48 07 04 telefono zenbakira deituta edo kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoan.

