Euskal Idazleen Piknik Eguna antolatu dute lehenengoz

Euskal Idazleen Piknik Eguna antolatu dute lehenengoz Urriaren 9an izango da hitzordua, Nafarroako Artaza kanpinean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-idazleen-piknik-eguna-antolatu-dute-lehenengoz/@@download/image/albistea piknik.png
2022/09/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urriaren 9an izango da hitzordua, Nafarroako Artaza kanpinean.
Euskal Idazleen Piknik Eguna antolatu dute lehenengoz

Euskal Idazleen Elkarteak lehen piknik eguna antolatu du, jan-edanaren aitzakian, batu eta elkar ezagutzeko. "Zenbat gara, non gaude, zerk batzen gaitu, nortzuk dira bazkide berriak? Hauek dira maiz baino gehiagotan geure buruarekin izaten ditugun zalantzak. Elkarte bat gara, lar atomizaturik askotan, eta zuzendaritza berria dagoela probesturik, aurreko zuzendaritzatik egiteke geratu zaizkigun zenbait erronkari eustea erabaki dugu. Horietako bat da piknika", azaldu dute. 

Urriaren 9an elkartuko dira, igandean, arratsaldeko ordu bietan, Urbasa eta Lizarra artean, Ameskoan dagoen Artaza kanpinean. Bertaratzeko asmoa duenak eie@idazleak.eus helbidera idatzi behar du.