Euskal Herriko aretoek 3,2 milioi ikusle baino gehiago galdu zituzten 2020an

Euskal Herriko aretoek 3,2 milioi ikusle baino gehiago galdu zituzten 2020an EZAE (Euskadiko Zinema Aretoen Elkartea) elkartearen kalkuluen arabera, euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan zituzten. Iaz zinemara joan ziren pertsonen kopurua % 66 baino gehiago murriztu zen, 2019ko datuekin alderatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-zinema-aretoek-3-2-milioi-ikusle-baino-gehiago-galdu-zituzten-2020an/@@download/image/cines-argentina.jpg
2021/01/28

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

EZAE (Euskadiko Zinema Aretoen Elkartea) elkartearen kalkuluen arabera, euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan zituzten. Iaz zinemara joan ziren pertsonen kopurua % 66 baino gehiago murriztu zen, 2019ko datuekin alderatuz.
Euskal Herriko aretoek 3,2 milioi ikusle baino gehiago galdu zituzten 2020an

Euskal zinema aretoek  3,2 milioi ikusle galdu zituzten iaz, 2019ko datuekin alderatuta.  Duela bi urte 4,8 milioi lagun joan baziren aretoetara, 2020an aldiz 1,6 milioi soilik, %66 gutxiago. Ondorioz, sarreren salmenten diru-bilketa ere proportzio berean jaitsi zen: 2019an 28,8 milioi euro izatetik, 2020an 9,6 milioi euro izatera.

Era berean, ikusle kopuruaren beherakada horrek eragin zuzena eta oso larria du zinemetako emaitza-kontuetan. EZAE zinema-aretoen elkartearen kalkuluen arabera, euskal zinemen emaitza-kontuan metatutako galerak 10 milioi euro ingurukoak izan ziren, 2019ko epe bereko zifrak kontuan izanda.

Agintariek  aretoei ezarritako ikusle-edukieraren murrizketak edota ordutegiak mugatzeak egoera latzean utzi ditu zinema asko, eta horietako batzuek dagoeneko itxi dituzte beren ateak.

Horri guztiari estreinaldi falta ugari gehitu behar zaizkio; izan ere, pandemiaren hasieratik filmen estreinaldi kopuruak nabarmen egin du behera. Ondorioz, berehalako neurririk hartzen ez bada, sektorearen bideragarritasuna arriskuan egon daiteke.

Larrialdi-egoera hori iritsi da, zinema-aretoak erabat seguruak direla frogatu den arren, bertan ez baita birusaren agerraldirik izan eta agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak zorrotz betetzen direla.

Donostiako SADE zinema aretoak adibidez, egun eta ordu jakin batzuetan murrizketak egin behar izan dituzte eta egutegia berrantolatu:

Ipa Euskal Herriko egoera

Ipar Euskal Herrian elkarteek kudeatutako arte eta entsegu zinema aretoak asko dira. Baionako Atalante, Donibane Garaziko Garazikus, Maule-Lextarreko Maule Baitha, Getariako Getari enea edo Donapaleuko Argitze esaterako, eta barnealdean bereziki, egitura txikiak dira.

Diru sarrerarik gabe elkarteek langileak langabezian utzi behar izan dituzte. Langileak ordaintzeko Estatu frantsesak diru-laguntzak eman ditu jada, baina zinema aretoak laguntzeko Kultura ministeritzari dagozkionak ez dira oraindik banatuak izan. Eta horrek arriskuan ematen ditu, bereziki barnealdean diren egitura txikiak.