Euskal Herriko Zikloturista Itzulia egingo dute bigarren urtez

Euskal Herriko Zikloturista Itzulia egingo dute bigarren urtez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-zikloturista-itzulia-egingo-dute-bigarren-urtez/@@download/image/2010535074Iratikotourra.jpg
2012/12/13
berria
Euskal Herriko Zikloturista Itzulia egingo dute bigarren urtez
Maulen izango da uztailaren 3an eta 4an. Uztailaren 3an, larunbata, lehen etapa jokatuko dute, eta parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran; bata 100 kilometrokoa eta bestea 64koa. Uztailaren 4an, igandea, bigarren etapa jokatuko dute eta parte hartzaile guztiek 126 kilometroko bideari egin beharko diote aurre. 

Bi etapetan parte hartzeko 40 euro ordaindu behar dira eta etapa bakarrean aritzeko, 30 euro. Izena uztailaren 2a baino lehen eman behar da. Maulen bertan lo egiteko aukera bat baino gehiagoren berri eman du antolakuntzak. Izena emateko eta argibideak jasotzeko lasterketaren webgunean sartu baino ez dago. Joan den urtean antolatu zuten lehen aldiz Euskal Herriko Zikloturista Itzulia Maulen bertan, Iratin bizikletan ibiltzeko oso bide aproposak daudelako eta babestutako gune asko ikus daitezkeelako inguru horretan.