Euskal Herriko txistulari gazteen lehen txapelketa egingo dute Bilbon
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Bilbao Musikak antolatutako Euskal Herriko I. Txistulari Gazteen Txapelketa Bilboo BBK Aretoan jokatuko da apirilaren 29an.
Txistulari bakarlari edo taldeek parte hartu ahal izango dute, beti ere hamasai urte artekoek. Bakarlarien kasuan, txistua eta danbolina besterik ez dute erabiliko. Taldeak, berriz, gutxienez bi txistuz eta gehienez sei kidez osatutakoak izango dira. Ez da mugarik izango instrumentu motetan eta antolatzaileek piano-teklatua eta bateria jarriko dituzte eszenatokian.
Hiru kategoria izango dira: A, 12 urte edo gutxiagoko bakarlariena; B, 13 eta 16 urte bitarteko bakarlariena; eta D, taldeena. Kategoria bakoitzean hiruna sari banatuko dira.
Parte hartu nahi duten txistulari bakarlari edo taldeentzat izena emateko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik. Inskripzioa, beteta, posta elektronikoz bidali beharko da amaiabilbao@bilbaomusika.eus helbidera, gaian “Euskal Herriko I. Txistulari Gazteen Txapelketa” adierazita. Obraren partitura ere erantsi beharko da.
Oinarrien inguruko xehetasun guztiak hemen kontsulta daitezke.

