Euskal Herriko lehenengo Hika Topaketa ospatuko da Oñatin

Euskal Herriko lehenengo Hika Topaketa ospatuko da Oñatin Euskal Herriko I. Hika Topaketa azaroaren 10ean ospatuko da Oñatin (Gipuzkoa). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-lehenengo-hika-topaketa-ospatuko-da-onatin/@@download/image/hikatopa1_content.jpeg
2023/10/31
Euskal Herriko I. Hika Topaketa azaroaren 10ean ospatuko da Oñatin (Gipuzkoa).
Euskal Herriko lehenengo Hika Topaketa ospatuko da Oñatin

Oñatiko Eltzia sormen zentroa ospatuko da eta egun osoko jardunaldia prestatu dute. Azken urte hauetan hitanoa biziberritzeko egitasmoak ugaritu egin dita eta Oñati herri aitzindaria izaten ari da honetan. Ingo Xonau egitasmoa jarri zuen martxan eta Appa Hi aplikazioaren lehen bertsioaren garapena ere sortu dute. Beste herri batzuek ere euren ideia propioak garatu dituzte eta topaketa honen helburua ideia trukea sustatzea da. Oñatin izango da. Jardunalda UEUk eta Badihardugu euskara elkarteak elkarlanean antolatu dute Oñatiko udalaren babesarekin.

Euskal Herriko I. Hika Topaketaren helburua hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batzea da, elkar ezagutzeko eta elkarlanerako bideak planteatzeko. Lan-topaketa bat da, beraz. Goizean hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dituzte, hitanoa bultzatzeko sortutako hainbat esperientziari buruzkoak, eta arratsaldean, berriz, lan-mahaiak, parte-hartzaile guztientzat, hausnarketarako eta proposamenak egiteko. Asmoa da topaketatik ondorio batzuk atera ahal izatea eta ibilbide baten hasiera-puntua izatea.

Ikus hemen egitarau zehatza, eta interesa baduzu, izen-ematea hemendik, azaroaren 7a arte irekita.