Euskal Herriko lau ekoizpen saritu dituzte XXVI. Arte eszenikoetako Max sarietan

Euskal Herriko lau ekoizpen saritu dituzte XXVI. Arte eszenikoetako Max sarietan Yerma antzezlanak, Pascal Gaigne konpositoreak, Ttanttaka konpainiak eta Iñaki Rekarte zuzendariak jaso dute saria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-lau-ekoizpen-saritu-dituzte-xxvi-arte-eszenikoetako-max-sarietan/@@download/image/foto-familia-ganadores-max-2023_copy-jose-maria-reina-fundacion-sgae.jpg
2023/04/19
Yerma antzezlanak, Pascal Gaigne konpositoreak, Ttanttaka konpainiak eta Iñaki Rekarte zuzendariak jaso dute saria.
Euskal Herriko lau ekoizpen saritu dituzte XXVI. Arte eszenikoetako Max sarietan

XXVI. Arte eszenikoetako Max sarien gala izan zen astelehenean Cadizko Gran Teatro Fallan, Espainiako Estatuko arte eszenikoen esparruan azken urtean egindako ekoizpenen kalitatea saritu eta profesionalen lana aitortzeko. Hainbat sari banatu ziren eta horietatik lau Euskal Herriko ekoizpenentzat izan ziren.

Antzerki-lanaren egokitzapen edo bertsio onenaren sariaren irabazlea Maria Goiricelaya Buron izan da, Yerma obrarengatik. Federico Garcia Lorcaren Yerma (1934) obraren egokitzapena da eta Lorcak jatorrizko obran landutako gaia berreskuratu du Goiricelayak, seme-alabarik izan ezin duen emakume baten istorioa. Protagonistak inoiz nahi izan ez duen zerbait nahi duela sinesteko presioa jasaten du, eta horrek gatazka biologiko eta emozional saihestezina sortzen dio. 

Ikuskizun eszenikorako musika-konposizio onenaren saria Pascal Gaignerentzat izan da, Kukai Dantza Konpainiaren Eta orain zer? obran egindako lanarengatik. Ekoizpen lan onenaren sariaren irabazlea, berriz, Ttantaka konpainia izan da, ´Sexberdinak obra tarteko.

Azkenik, Eszena-zuzendaritza onenaren saria Iñaki Rekartek jaso du Supernormales obran egindako lanarengatik.