Euskal Herriko kirol errekorrak zein diren kontsultatu nahi?

Euskal Herriko kirol errekorrak zein diren kontsultatu nahi? Bazenekien kirol errekor guztiak biltzen dituen webgune bat badagoela? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-kirol-errekorrak-zein-diren-kontsultatu-nahi/@@download/image/Captura de pantalla 2023-02-06 a las 8.30.40.png
2023/02/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bazenekien kirol errekor guztiak biltzen dituen webgune bat badagoela?
Euskal Herriko kirol errekorrak zein diren kontsultatu nahi?

Kirol Errekorrak deitzen da webgunea eta bertan Euskal Herriko kirolariek burututako marka eta errekorren erregistroa egiten da. Webgunea Euskal Herria Kirola elkartearen (EHK) ekimenez sortu da. Oraingoz marka horiek albiste formatuan ematen dituzte, baina errekorren erregistroa osatzen ere hasi dira, -oraingoz bi kiroletan: atletismoa eta igeriketa-. Alabaina, esparru gehiagotara zabaltzeko asmoa dute.

Erronka hau betetzeko laguntza eskatu dute: "Lanean ari gara webgunea antolatzen eta funtzioak aktibatzen. Oraindik gauza asko falta dira egiteko. Une honetan igeriketa eta atletismo markak biltzen ari gara. Horrekin batera Euskal Herrian egiten diren kirol guztietan izan daitezkeen datuak ere erregistratu eta antolatzeko asmoa daukagu. Eskertuko ditugu Euskal Herriko errekorren gaineko eta webgunearen inguruko ekarpen eta iritzi guztiak. Gure e-posta helbidea: info@ehkirola.eus ".