Euskal Herriko I. Errugbi Txapelketa, larunbat honetan Saran

Euskal lurralde osoko zortzi talde lehiatuko dira Sarako Animainea zelaian, eta egunean zehar ateratako etekinak Seaskako Integrazio Batzordera bideratuko dituzte. Antolatzaileek spota prestatu dute txapelketa promozionatzeko.
Kirolak eta kirolariek ere beren aletxoa ipini nahi dute Iparraldeko ikastolen alde. Horregatik, Euskal Herriko I. Errugbi Txapelketa jokatuko dute larunbat honetan hilak 28 Saran, Lapurdin.
Goizeko 10:00etan hasi eta 19:00ak arte, zazpi herrialdetako zortzi talde ariko dira zelaian lehian: Lapurdiko Azkaine, Baxe Nafarroako Donapaleu, Nafarroako Elizondo Baztan, Arabako Gaztedi Gazteiz, Bizkaiko Getxo, Gipuzkoako Hernani, Zuberoako Mendikota eta Lapurdiko Sarako Izarra.
Bi multzotan banatuko dira hasieran, eta haien artean ligaxka jokatu eta gero, lehen biak finalerdietarako sailkatuko dira, eta ondotik finalerako.
Errugbiaren aitzakitan etekinak ateratzea da larunbateko bestaren helburua. Sarako Izarra taldearen ekimena izan da hau guztia antolatzea, izan ere, Sarako ikastolan bada haur bat ahalmen urritasuna duena. Horrelako beste 34 ikasle daude Ipar Euskal Herriko ikastoletan eta, hain justu, ume hauek behar dituzten laguntza guztiei aurre egitea da Seaskako Integrazio Batzordearen eginbeharra, Frantziako Hezkuntza Nazionalak ez baitu eginbehar hori bere gain hartzen.
Festa, kirola eta elkartasuna uztarturik, beraz, larunbatean goizeko 10:00etatik goiti Sarako Animainea zelaian. Kuxkuxtu txaranga giroa alaitzeko, eta txosnak eztarria busti eta sabelak betetzeko. Gauean, zikiro-jana 500 lagunentzako eta kontzertua Xutik taldearen eskutik. Amaitzeko, DJ Balpores.