Euskal Herriko goitibehera txapelketa, larunbatean Saran

Euskal Herriko goitibehera txapelketa, larunbatean Saran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-goitibehera-txapelketa-larunbatean-saran/@@download/image/2011457546downhill_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Sarako gaztetxeak antolatuta, 40 bat partehartzaile abiatuko dira Santinazio lepotik 2,7 kilometroko bidean behera. Hurrengo egunean, gainera, Euskal Downhill elkarteak EH A To P Txapelketa egingo du bertan.

Lapurdiko herrian badute goitibeherekin esperientziarik baina orain arte ez zuten sekula halako ekimen handirik antolatu. Larunbateko –hilak 9– arratsaldeko 15:00etan hasi eta 19:00ak arte, 40 bat goitibehera abiatuko dira Larrun mendipetik malda behera.
Ibilbide bera egingo dute hurrengo egunean, igandean, Euskal Downhill elkarteak antolatutako txapelketan parte hartzen dutenek. Roller-ean, streetluge-an eta lonskate-an aritzen diren gazteak  biltzen dituen elkartea da hau. 2007an sortu zen eta dagoeneko jaitsiera bat baino gehiago antolatua du, beti freerider asko erakarriz.
 Igandeko –hilak 10– EH A To P Txapelketa honetan parte hartzen dutenak ere Santinazio lepotik (D4) abiatuko dira beherantz goizeko 9:00tan hasi eta 18:00ak arte. 70 bat partehartzaile izatea aurreikusten dute antolatzaileek eta proba puntuagarria izango da Frantziako ligarako.
Larunbateko eta igandeko ekimenak uztartu nahian, Sarako Gaztetxeak gaualdia antolatu du, goitibeherako partehartzaileak eta biharamuneko jaitsilariak nahasiz.


Presentacion a TOPE Freeride from mikel echegaray on Vimeo.