Euskal Herriko Eskolartekoa igandean

Euskal Herriko Eskolartekoa igandean Sei lurraldetako hamaika gazte arituko dira bertsotan Abadiñon. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-eskolartekoa-igandean/@@download/image/eskolafinea_content.jpg
2021/10/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sei lurraldetako hamaika gazte arituko dira bertsotan Abadiñon.
Euskal Herriko Eskolartekoa igandean

Euskal Herriko bertsolari gazteak elkartuko ditu 32. Euskal Herriko Eskolartekoak Abadiñon: Maddi Agirre Epelde eta Eukene de los Aires Amundarain arabarrak; June Diaz Franco eta Janire Arrizabalaga Munduate bizkaitarrak; Gipuzkoako ordezkariak izango diren Ekain Tolaretxipi Errazti eta Naia Arrizabalaga Arrieta; Lapurdiko Haira Aizpurua Ibargarai eta Oneka Arteaga Olasagasti; Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia nafarrak; eta Zuberoatik, Aetz Etxart Sarasola. Gazteei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea du helburu Eskolartekoak, eta baita haurrak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea ere.

Igor Menikak gidatuko du saioa, eta Ainhoa Sarasua, Aitor Jimenez, Julen Zelaieta, Leire Etxebarria eta Zigor Leunda arituko dira epaile lanetan. Igandean izango da saioa, 11:30ean, herriko probalekuan. Sarrerak Bertsosarrerak atarian eskura daitezke. 

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen du Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa. Abadiñoko Udala, Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritza dira aurtengoan laguntzaile.

Duela bi urte egin zuten aurrekoa, Saran. Iaz Eskolartekoa egin ahal izan zen lurraldeetan, baina ondoren, Euskal Herrikoa egiteko zeuden zailtasunak tarteko, Eskolatik Plazara ekimena antolatu zuten haren ordez, lurraldeetako eskolartekoetatik sailkatutako bertsolari gazteek jendaurrean kantatu zezaten.