Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa, Kongora bidean

Urriaren 13tik 17ra izango da Emakumeen Mundu Martxaren bukaera ekitaldia, Kongoko Errepublika Demokratikoan. Bakea eta desmilitarizazioa aldarrikatuko dituzte, bereziki.
"Guda, gatazkak eta militarizazioa sistema kapitalista eta patriarkalak beregain erroturik dauzkan indarkeriaren adierazpenak dira", adierazi dute Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako kideek. Kongoko emakumeen egoera, jakina, oso present dute: "Datozen egunotako jarduerekin bertako emakumeen burujabetza ekonomiko eta politikoa sendotu nahi da, eta sexu erasoen erantzuleen zigorgabetasunarekin amaitu". Hezkuntza ere izan dute ahotan Kongorantz abiatu aurretik: "Indarkeria zein jarrera sexistak balioztatzen ez dituen hezkuntza baten alde egin behar dugu".
1.000tik gora emakume elkartuko dira Kongoko Bukavun. Tokian tokiko emakumeek euren ibiltaria eramango dute, eta Euskal Herrikoa Miriam Okarizek diseinatutako oihalekin egina da.