Euskal Herriko dokumentalen zikloa izango da Lasarten datorren astetik aurrera

Euskal Herriko dokumentalen zikloa izango da Lasarten datorren astetik aurrera Iaz estreinatutako bost dokumental emango dituzte martxoaren 17tik 27ra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-dokumentalen-zikloa-izango-da-lasarten-datorren-astetik-aurrera/@@download/image/2010-aita-mari.jpg
2022/03/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Iaz estreinatutako bost dokumental emango dituzte martxoaren 17tik 27ra.
Euskal Herriko dokumentalen zikloa izango da Lasarten datorren astetik aurrera

Bost film dokumental eskainiko dituzte Okendo Zinema Taldeak antolatutako Euskal dokumentalen zikloa-ren baitan, euskal zinemagileei ikusgarritasuna emateko asmoz.

Hauek izango dira filmak eta hitzorduak: martxoaren 17an, Bolante baten historia (Iñaki Alforja eta Iban Toledo, 2021); martxoaren 19an, Apaiz kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallares eta Oier Aranzabal, 2021); martxoaren 24an, Hijos de Dios (Ekain Irigoien, 2021); martxoaren 26an, Tipularen sehaska kanta (Lander Garro, 2021); martxoaren 27an, Aita Mari (Javi Julio, 2021). 

Dokumentaletako protagonistak, zuzendariak edota lan-taldeko kideak ere bertaratuko dira, emanaldi ondorengo solasaldietan parte hartzeko.

Emanaldi guztiak 20:30ean izango dira, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta filmak jatorrizko bertsioan emango dituzte, azpitituluekin. Sarrerak leihatilan bertan eros daitezke, eta baita online ere, sei euro ordainduta.