‘Euskal Herria-Venezuela Pa’Lante!’

Diskoak argia ikusi zuen abenduan. Komite Internazionalistak egitasmoaren baitan Euskal Herriko eta Venezuelako hainbat hip hop eta rap taldek hamalau abestiko bilduma kaleratu dute. Tartean dira Goienetxe Anaiak, Bad Sound System eta 121 Krew musikariak, besteak beste.