Euskal Herrian sortutako 17.000 abesti baino gehiago eskuragarri daude IBAIMUSICen

Euskal Herrian sortutako 17.000 abesti baino gehiago eskuragarri daude IBAIMUSICen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herrian-sortutako-17000-abesti-baino-gehiago-eskuragarri-daude-ibaimusicen/@@download/image/20117279110ibaimusik_copia.jpg
2012/12/13
berria
Ibaimusic web guneak urte bat bete zuen otsailan eta atzo aurkeztu zituen sarean berriki egin dituen aldaketak. Web orriaren erronka nagusia bertako musika mundu guztian sustatzea da. 

Euskal Herriko musika biltzen du eta nazioarteko eskaintza ere geroz eta zabalagoa da. Euskaraz eta gazteleraz egindako 117.000 abesti eta 8.300 album aurki daitezke ibaimusic.com-en.
Euskal Herrian egindako musika gehiena biltzen du, 17.000 abesti baino gehiago, eta euskal musika mundu osora zabaltzea eta sustatzea da jomuga. Abestiak banaka zein disko osotan deskargatu daitezke eta dagoeneko disko formatuan aurkitu ezin diren taldeen lanak ere biltzen dira bertan.
Guztira 17 diskoetxe, 1.300 diska eta 17.000 abesti baino gehiago biltzen ditu MP3 eta FLAC (Free Losseles Audio Codec) formatuetan eta diskoetxerik gabe lan egiten duten musikari independenteen lanak ere aurki daitezke web orrian.
MP3 formatuko abesti bakoitzaren deskarga 0,99 euroren truke egin daiteke eta FLAC formatuko abestiena, berriz, 1,19 euroren truke. Diska osoa deskargatzeko MP3 formatuan 8,99 euro balio du eta 10,99 euro FLAC formatuan.