Euskal Herrian da Oinkari, Boiseko euskal dantza taldea

Euskal Herrian da Oinkari, Boiseko euskal dantza taldea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herrian-da-oinkari-boiseko-euskal-dantza-taldea/@@download/image/2011763908oinkari_boise_copia.jpg
2012/12/13
berria
Uztailaren 2tik Euskal Herrian barrena dabil Boiseko Oinkari euskal dantza taldea, hiri bereko 'Amuma Says No' musika taldearekin batera. 

Euskal dantza talde boisetarra uztailaren 2tik 10era ariko da Euskal Herriko hainbat herritan bertako taldeekin batera. Lehengo bost egunetan Bilbon izan dute basea eta azkeneko lauetan, berriz, Donostian, eta tartean Galdakao, Oñati, Iruñea, Gernika, Lesaka, Gasteiz, Hendaia eta Añorgan geldialdiak egingo dituzte.
Pasa den urtean 50 urte bete zituen euskal dantza talde boisetarrak, eta sortu zenetik bostetan bidaiatu du Euskal Herrira. Azken honetan, zuzendariak azaldu duenaren arabera, dirua lortzeko 24 orduko dantza-maratoia antolatu zuten, beste ekitaldien artean.
Euskal Herriko taldeekin elkar banatzen ari diren giroa igandera arte luzatuko da eta bederatzi eguneko bisitaren ondotik, uztailaren 11ean bueltatuko dira Boisera.

EMANALDIEN PROGRAMA


Uztailaren 2an: Loiura iritsi
Uztailaren 3an: Galdakaon, Egunpasa Andra Mari taldearekin eta Amuma Says No taldearekin emanaldia.
Uztailaren 4ean: Oñatin, Onatz taldearekin bazkaria, Mungiara joan eta Andra Marirekin baterra aritu.
Uztailaren 5ean: Iruñean, egun osoa Ortzadar taldearekin eta ASNrekin batera emanaldia. Gero sagardotegia.
Uztailaren 6an: Gernikan emanaldia
Uztailaren 7an: Leskakako sanferminetan, emanaldirik gabe.
Uztailaren 8an: Gasteizen, Jaurlaritzak antolatutako emanaldia.
Uztailaren 9an: Hendaian, Mutxiko taldekeokin egunpasa eta emanaldia.
Uztailaren 10ean: Añorgan, Arkaitz taldearekin batera.
Uztailaren 11ean: Itzulera Boisera