Euskal Herria Zuzenean jaialdirako "Love Pass" delakoak jarriko dituzte salgai otsailaren 14an

Euskal Herria Zuzenean jaialdirako "Love Pass" delakoak jarriko dituzte salgai otsailaren 14an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herria-zuzenean-jaialdirako-love-pass-delakoak-jarriko-dituzte-salgai-otsailaren-14an/@@download/image/2011298180love_pass_horizontal_sit.jpg
2012/12/13
berria
Uztailaren 1, 2 eta 3 egunetan Heletan izango den festibalerako sarrerak 40 euroren truke eskuratu ahal izateko promozio berezi eta mugatua da. Programazioaren zati bat ere iragarriko dute datorren astelehenean.

Maiteminduen eguna omen denarekin bat egingo du EHZ jaialditik martxan jarriko duten promozio bereziak: Love paseak. Heletako festibalerako sarrerak 40 eurotan erosi ahal izateko aukera eskainiko dute otsailaren 14tik aurrera. Baina erne! Kontu mugatua da, soilik halako 1.000 jarriko baitituzte webgunean eskuragai. Promozio berezia agortuta, 50€tan jarriko dute 3 egunetarako txartela eta, uztailean bertan eskuratuz gero, 60 eurotan. Hortaz, ez da aukera txarra! Bizkor ibili!
Zer eskaintzen zaie EHZtik jaialdiko maiteminduei? Amodiozko hiru egun, 5 eszenatoki, 60 ikuskizun... guzti-guztian Heleta izeneko herrixka bukolikoan...

Gaztezulon iaz hitz egin genuen Elixabet Aizager arduradunarekin jaialdiak bizkar gainean duen 15 urteko ibilbideaz. Eta urriko zenbaki berezian ere argitaratu genuen festibalaren omenezko artikulo bat.