Euskal Herria Zuzenean jaialdiak, 15 urte

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak, 15 urte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herria-zuzenean-jaialdiak-15-urte/@@download/image/20106247639Sorkun.jpg
2012/12/13
berria
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak, 15 urte
Ipar Euskal Herriko musika jaialdi nagusia datorren asteburuan izango da; uztailaren 2an hasi eta 4an bukatuko da. Hamaika estilotako musikariak elkartuko dira Heletan: Alpha Blondi, Rachid Taha, Berri Txarrak, Sorkun, Gose, Mikel Urdangarin, Musikherria kolektiboa...

Euskal Herrian Zuzeneaneko egitaraua gure agendan ikus dezakezu. Beste aldetik, asteotan beste jaialdi batzuk izango dira. Esate baterako, asteburu honetan Azkena Rock Jaialdia izango da Gasteizen. Bob Dylan, Bad Religion, Airbourne edota Gernikako Audience taldeak izango dira Mendizabalan.
Kultur Zizkuitua Zarautzera iritsiko da. Gaurtik igandera bitartean, besteak beste, King Konsul, Louise Michel eta Dj Makala jardungo dira musika jartzen Munoa plazan eta Musika plazan. Eta Ansoainen, Arrikurock izango da; doinu gogorrak maite dituztenentzat, ezinbestekoa: Hamlet, EH Sukarra...
Ezin aipatu gabe utzi datorren asteburuan Sopuertan egingo duten IX. Mendebala Folk Jaialdia. Luar Na Lubre, Bizardunak eta Tejedor ariko dira, beste zenbait talderen artean.
Uztailaren 8tik 10era bitartean, Bilbao BBK Livek Rammstein eta Pearl Jam ekarriko ditu Kobetamendira.