Euskal Herria Zuzenean

Festibala Lekorneko (Lapurdi) Garro gazteluan izango da 2013an, eta ez Heletan. Ekainaren 28tik 30era bitarteko kontzertuak hiru agertokitan banatuko dituzte. Orain arte bost gune izaten ziren arren, aurrekontua 40.000 eurora murriztu behar izan dute aurten.