Euskal filmen erakustaldia Eskozian

Euskal filmen erakustaldia Eskozian 'Kimuak' programaren 20, urteurrena ospatzeko atzera begirakoa eskainiko diote Edinburgon eta Glasgowen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-filmen-erakustaldia-eskozian/@@download/image/kimuak-eskozian.jpg
2018/05/28
albiste-laburra
'Kimuak' programaren 20, urteurrena ospatzeko atzera begirakoa eskainiko diote Edinburgon eta Glasgowen!
Euskal filmen erakustaldia Eskozian

Hilaren 31a bitarte, euskal filmak eskainiko dituzte Eskoziako zinema astean. Hain zuzen, Kimuak programaren 20. urteurrena ospatuko dute Edinburgon eta Glasgowen, eta 20 klasiko baino gehiago berreskuratuko dituzte, tartean, Txotx (Asier Altuna eta Telmo Esnal)Deus et Machina (Koldo Almandoz), Minerita (Raul de la Fuente), Sintonia (Jose Mari Goenaga), eta Topeka (Asier Altuna) filmak.

Cinemaattic kolektiboa arduratuko da ekimenaren antolakuntzaz, eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa izango du. Zinemarekin lotutako beste zenbait kontuk osatuko dute programazioa; Isabel Herguera eta Asier Altuna zuzendariek, esaterako, masterclass bana emango dute. Azken honek, gainera, omenaldi propioa izango du bere ibilbide profesionala omentzeko gau berezian. Maider Fernandez, Txema Muñoz edo Miren Manias izango dira ekitaldiak bilduko dituen beste euskal aurpegietako batzuk.