Euskal filmak aurtengo Zinemaldian

Euskal filmak aurtengo Zinemaldian Oraingoz lau ekoizpen iragarri dituzte, eta baliteke gehiago egotea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-filmak-aurtengo-zinemaldian/@@download/image/festival-lobo-kbF-U5018023050670DI-624x385@Diario Vasco.jpg
2018/07/24
berria
Oraingoz lau ekoizpen iragarri dituzte, eta baliteke gehiago egotea!
Euskal filmak aurtengo Zinemaldian

Gezurra badirudi ere, geroz eta gertuago dago aurtengo Donostia Zinemaldiaren 66. edizioa. Dagoeneko hasi dira lehen baieztapenak zabaltzen, eta berriki argitu dutenez, lau euskal produkzio iragarri dituzte oraingoz irailaren 21etik 29ra egingo den zinema jaialdirako: Telmo Esnalen Dantza Sail Ofizialean (emanaldi berezia), Koldo Almandozen Oreina Zuzendari Berriak atalean, Maddi Barberen 592 metroz goiti Zabaltegi-Tabakalera sailean eta Raul de la Fuente eta Damián Nenow zuzendariaren Another day of Life Perlak jasotzen dituen sortan.

 

Haiekin batera, Icíar Bollaín, Isaki Lacuesta, Rodrigo Sorogoyen eta Carlos Vermut, 66. Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko dute.

 

Bestalde, bigarren urtez jarraian, telesail bat sartu da Sail Ofizialeko aukeran. La peste-ren (Alberto Rodríguez) ondoren, Enrique Urbizuk (Bilbo, 1962) eta Jorge Doradok (Madril, 1976) zuzendutako Gigantes aurkeztuko du Zinemaldiak, lehiaketaz kanpo. Urbizu Sail Ofizialean lehiatu zen 2012an bere azken filmarekin (No habrá paz para los malvados), eta oraingoan ere José Coronado zuzenduko du.

 

Jarraian dituzue Zinemaldian izango diren lau euskal ekoizpenen bideoak: