Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa, igandean Murgian

Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa, igandean Murgian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-eskola-publikoaren-aldeko-festa-igandean-murgian/@@download/image/murgia_kartela_1369985049.jpg
2013/05/31
berria
'Haziak indartu' lelopean eta Denon Eskola Federazioak koordinatuta, Arabak hartuko du aurtengo edizioa. Ekainaren 21ekoa "eskola publikoarentzat inbertsio handiagoak" aldarrikatzeko jaia izango da. 

Badator Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiaren XXII. edizioa; Murgian izango da, igandean, nahiz eta bezperatik ere hasiko diren ekitaldiak, bisita gidatuak egingo baitituzte nahi duenak ingurua ezagutu dezan.

Gasteizen egindako aurkezpenean, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak festara hurbiltzeko deialdia luzatu dio hezkuntza komunitateari, baina baita kalitatezko euskal eskola publikoa babestu nahi duen orori, "pertsona askoren adoreari esker Europan erreferente" bilakatzeko.

Aurten, eskualdeko Virgen de Oro, Murgia Institutua eta Izarrako ikastetxeetako Guraso Elkarteek hartu dute antolaketaren ardura zuzena, eta adin guztietarako egitaraua prestatu dute: musika emanaldiak (Betagarri), artisautza postuak, antzerkia, batukada, graffiti tailerrak…

Aurtengo abestia Parradust taldeak konposatu du propio 'Haziak indartu' lemapean, eta flashmov bat ere prestatu dute.

Zergatik aldarrikatu Euskal Eskola Publikoa?


"Gaur egun Euskal Eskola Publikoa ez da existitzen. Batetik, Euskal Eskola den hori, Ikastola alegia, ez delako publikoa. Eta bestetik, Eskola Publikoa den hori ez delako Euskal Herrikoa. Indartu ditzagun erakunde nazionalak, publifikatuko ditugu gero".