Euskal Eskola Publiko Berriaren jaialdia prest da

Euskal Eskola Publiko Berriaren jaialdia prest da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-eskola-publiko-berriaren-jaialdia-prest-da/@@download/image/20125166128jai_nazionala_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Euskal Eskola Publiko Berriaren jaialdia prest da
Igande honetan —maiatzak 20— Euskal Eskola Publiko Berriaren 17. jaialdia egingo dute Iruñean. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenari loturik, 'Haziak hezten. 1512tik euskal curriculuma landuz' leloa izango du festak. Egitarau potoloa prestatu du Sortzen-Ikasbatuakek.

Azken aldian hezkuntzak jasan dituen murrizketak salatzeko eta heziketak duen garrantzia aldarrikatzeko, Euskal Herriak Hezkuntza Sistema propioa behar duela nabarmenduko Sortzen Ikasbatuazek igandean. Herrian parte hartzen duen eskola eta eskolan parte hartzen duen herria nahi du Euskal Eskola Publikoak, eta jai-giroan ospatuko dute aldarrikapen eguna.

Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera jaialdiari Takonerako eszenatokian, ekitaldi xume baten bidez. Nafarroa Bizirik elkartea eta Fermin Valencia izango dira bertan. Eguerdi aldera bazkaltzeko zerbitzu azkarra eskainiko dute Boskezillo eremuan, eta gerturatzen den oroko jateko goxoak aurkituko ditu bertan.

Gainera, Iruñeako peñek ere ekarpen berezia egingo dute, bazkaria banatzen arituko direlako eta soberan geratzen den haragia Paris 365 jantoki sozialera bideratuko dutelako. Baina jasangarritasuna ez da elikagaiak ez botatzera mugatuko, aurten bi gune berezi izango baitira: olioa birziklatzekoa eta janari osasuntsuarena.

Internazionalismoak ere bere txokoa izango du, Palestinari buruzko Unitate Didaktikoa eta ipuina argitaratzeaz gain, Saharar herriarekin elkartasuna adieraziko baitu Berriozarko herriak; horretarako hemmarekin marrazkiak egin ahal izango dira.

Sortzen Ikasbatuaz osatzen duten kideek herritar orori zabaldu diete deialdia, eta beren ekarpena egiten duten taldeei, hala nola Bilgune Feministari eta Nafarroa Bizirik kolektiboari, eskerrik beroenak helarazi nahi izan dizkiete.

Egitaraua


Gazte Gunea. 11:00-14:00
Askeak, Iosu Ion y mas, Kerasy, Afú, Baserritars, Khoüs, Leihotikan eta Vendetta taldeen kontzertuak.

Hezkidetza Txokoa. 12:00etatik aurrera
Bilgune feministak antolaturik, txapa tailerra eta mugimendu tailerra.

Baratxuri Plaza. 12:00etatik aurrera
Eskola arteko herri kirol txapelketa, Mendialdea Txarangak girotua.

Antoniutti. 11:00-18:00
Ludoteka, puzgarriak, birziklapen tailerra, dantza ikuskizuna... eta ikuskizun gehiago 12:00etatik aurrera.

Takonera. 10:30etatik aurrera
Harrera ekitaldiarekin hasiko dira, eta hainbat ikuskizun goiz osoan zehar. Herri bazkaria ere bertan, 14:30etan. Amaitzeko, 19:00etan Danbakhanaren emanaldia.

Atari Berria. 12:00etan
Altxorraren bila

Basotxoa. 12:00-17:30
Kontzertuak izango dira, eta amaitzeko, 16:00etan Gartxot filma eskainiko dute.