Euskal emakume zinegilea zara? Adi!

Euskal emakume zinegilea zara? Adi! Noka programak hiru zinema-proiektu hautatuko ditu eta, urtebetez, prestigiodun 12 mentoreen laguntza eta aholkua izango dute aukeratuek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-emakume-zinegilea-zara-adi/@@download/image/603_4.jpg
2018/10/22
berria
Noka programak hiru zinema-proiektu hautatuko ditu eta, urtebetez, prestigiodun 12 mentoreen laguntza eta aholkua izango dute aukeratuek.
Euskal emakume zinegilea zara? Adi!

Euskal emakume zinegileen pisua eta ikusgaitasuna ikus-entzunezko sektorean indartu nahi duen formazio eta laguntza programa berri bat jaio da: Noka. Ekimen honen bidez, egun dauden "kristalezko sabaiak” apurtu nahi dituzte eta emakumeei laguntza eskaini nahi diete zinema-proiektuen garapenaren beren lehen esperientzietan. Xede hori lortzeko, mentoring eta laguntza pertsonalizatu programa berri bat jarriko dute abian, zeinen bitartez hiru zinema-proiektu hautatuko diren, hirurak filmak, eta urtebetez, 12 mentoreen bidez, formazioa eta aholkua eskainiko zaien. Babes hori eskainiko duten mentoreak nazioarteko zinemagintza industriatik aukeratuak izango dira, euren prestigioa eta ibilbideagatik.

Mentoring eta laguntza programa hau hastear dago eta gaur bertan ireki da proiektuak aurkezteko epea. Deialdia abenduaren 14an itxiko da, eta interesatuek noka@zineuskadi.eu helbidera zuzendu beharko dituzte beren eskaerak (deialdiaren xehetasunak eta bidali beharreko materiala Zineuskadiren webgunean kontsulta daiteke, gaurtik aurrera).

Filmak egiteko zinema-proiektuak dituzten Euskadiko emakume zinegile guztiek eman dezakete izena Noka Mentoringen, proiektuak fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak izan daitezkeelarik. Proiektuak hautatuko dituen batzordeko kideak honako hauek izango dira: Maialen Beloki (Donostia Zinemaldia), Pau Guillén (Zinegoak) eta konfirmatu behar den hirugarren pertsona bat, bai eta Zineuskadiko Jara Ayucar ere. Batzorde honek hiru proiektu hautatuko ditu, istorioen originaltasuna, sortzaileen talentua edota proposamenaren nazioartekotzeko ahalmen komertziala kontuan hartuz.

Programa berria

Mentoring programa hau urtebetez luzatuko da, 2019ko urtarriletik abendura arte. 12 mentoreak nazioarteko zinemagintza industriaren barruan hautatuak izaten ari dira, eta Aitziber Atorrasagastik lehenengo izenak baieztatu ditu gaur: “Anahí Berneri zuzendari eta ekoizle argentinarra, Itziar García Zubiri ekoizlea (Arena Comunicación) edota Punto de Vista Jaialdiko zuzendari Garbiñe Ortega izango dira zinegile berriak lagunduko dituzten mentoreetako batzuk”.

Hautapen Batzordearen zeregina izango da mentore bakoitzari dagozkion proiektuak ezartzea, horiek zinegileen interes eta helburuen arabera erabakiz. Hori lortze aldera, lehenengo harreman bat bideratuko da antzeko mentoring proiektuetan eskarmentua duten profesionalekin, ‘lan-poltsa’ bat osatzeko asmoz. Animatu!