Euskal artisten programan parte hartu duten egileen erakusketa zabaldu dute Bilboko Guggenheim museoan

Euskal artisten programan parte hartu duten egileen erakusketa zabaldu dute Bilboko Guggenheim museoan Irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-artisten-programan-parte-hartu-duten-egileen-erakusketa-zabaldu-dute-bilboko-guggenheim-museoan/@@download/image/IE2A1299-scaled-e1654155390186.jpg
2022/07/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta

@mailegetx

Albisteko irudia: Karla Tobar Abarca

Irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa.
Euskal artisten programan parte hartu duten egileen erakusketa zabaldu dute Bilboko Guggenheim museoan

Programa Guggenheim Bilbao Museoaren eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen ekimena da, 2015ean sortua, eta EAEn jaioak diren edo orain bertan bizi diren artistei zuzenduta dago. Urtero bi sortzaile aukeratzen dira, New Yorkeko eszena artistikoari buruzko orientazio-saio trinko batean parte hartu eta prestakuntza-esperientzia berezia bizi dezaten, elkartrukea eta garapen profesionala bultzatzeko asmoz.

Erakusketa honek 201etik 2019ra Basque Artist Program parte hartu duten hamar sortzaileren obrak biltzen ditu. Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Helena Go i, Jon Gorospe, Gala Kn rr, Maite Pinto, Karla Tobar Abarca, Alain Urrutia, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco dira erakusketarako hautatutako artista garaikideak. Pintura, eskultura, paper gaineko obra, argazkia, bideoa, kokapen zehatzeko instalazioa edo performancearen bidez, hainbat gai jorratu dituzte beren lanetan, hala nola nortasuna, historia, irudikapena eta memoria —banakakoa zein kolektiboa—. 

Erakusketa irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da. Lucia Agirre eta Geaninne Gutierrez-Guimarães arte-arduradunak dira erakusketaren komisarioak.