Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren eskutik, ‘Kanpalekua Legebiltzarrean’

Urria eta azaroa bitartean gazteak, astialdi hezitzailean aritzen diren taldeak, ikasle taldeak, hezkuntza formalaren esparruko lagunak, eta gazteria, hezkuntza eta gizarte politika gaietako teknikari nahiz politikariak bilduko dituzten topaketak dira. Donostia, Bilbo, Eibar eta Gasteizen egingo dituzte.
Udaleku garaia dela eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, Europako Gazteak Ekinean programari dagokion diruarekin, "kanpaleku bitxi bat" antolatzeko lanari ekin diote: Kanpalekua Legebiltzarrean. Astialdiari jokoa eman!
Topaketek helburu hirukoitza izango dute. Batetik, astialdiak gizarte politiketan daukan tokia aztertu nahi dute; bestetik, astialdi taldeen eta Gazteria Sailen artean nolako harremanak nahi dituzten zehaztea bilatzen dute; eta azkenik, astialdi hezitzailearen eta hezkuntza formalaren (institutuak, lanbide heziketa, unibertsitatea) egun existitzen diren loturak eta distantziak antzematea dute xede.
Diagnostiko hori egin eta bide berriak zabaltzeko, gazteak, astialdi hezitzailean aritzen diren taldeak, ikasle taldeak, hezkuntza formalaren esparruko lagunak, eta gazteria, hezkuntza eta gizarte politika gaietako teknikari nahiz politikariak gonbidatuko dituzte Kanpalekua Legebiltzarrean ekimenera.
Hiru "kanpa" edo kanpaleku jarriko dituzte. Gazte Kanpak astialdi hezitzailearen mugimendua eta Gazteria Sailetako ordezkariak elkartuko ditu. Hezkuntza Kanpa deiturikoak, aldiz, astialdi hezitzaileko kideak eta hezkuntza formalaren esparrutik etorritakoak batuko ditu. Eta, hirugarrenik, Gizarte Politiken Kanpa bat ere antolatuko dute.
Informazio gehiago nahi dutenentzat, euren telefonoak jarri dituzte eskuragarri. Eta hona hemen eskuorria.
GAZTE KANPA
Bilbo. Urriak 17, 10:00-17:30.
Donostia. Urriak 29, 10:00-17:30.
Gasteiz. Azaroak 9, 10:00-17:30.
HEZKUNTZA KANPA
Eibar. Azaroak 16, 10:00-17:30.
GAZTE POLITIKEN KANPA
Gasteiz. Azaroak 23, 10:00-17:30.

Hitzorduak
GAZTE KANPA
Bilbo. Urriak 17, 10:00-17:30.
Donostia. Urriak 29, 10:00-17:30.
Gasteiz. Azaroak 9, 10:00-17:30.
HEZKUNTZA KANPA
Eibar. Azaroak 16, 10:00-17:30.
GAZTE POLITIKEN KANPA
Gasteiz. Azaroak 23, 10:00-17:30.