Euskadiko Filmategiak Jazzinemaren seigarren edizioa egingo du

Euskadiko Filmategiak Jazzinemaren seigarren edizioa egingo du Lau film emango dituzte lau hiritan, uztailetik abuztura bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskadiko-filmategiak-jazzinemaren-seigarren-edizioa-egingo-du/@@download/image/jazzinema.png
2023/07/03
Lau film emango dituzte lau hiritan, uztailetik abuztura bitarte.
Euskadiko Filmategiak Jazzinemaren seigarren edizioa egingo du

Euskadiko Filmategiak Jazzinema zikloaren seigarren edizioarekin emango dio amaiera ikasturteari. Lau film ikusi ahal izango dira Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen: SoulRewind & PlayYoung Man with a Horn eta Blue Giant. 

Lehenengo filma, Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), animaziozko film musikala da, jazz piano-jotzaile lanetan arrakasta izan nahi duen musika irakasle bati buruzkoa. 

Rewind & Play (Alain Gomis 2022) filmak XX. mendeko musikaririk garrantzitsuenetako bati egindako elkarrizketa bat berreskuratzen du, inoiz argitaratu gabekoa. 1969an, Thelonious Monk piano-jotzaileak elkarrizketa bat eman zuen Frantziako telebistan, baina ez zen sekula emititu. 

Young Man with a Horn (Michael Curtiz, 1950) filmak blues musikari bikain baten urratsen atzetik dabilen mutil gazte baten istorioa kontatzen du. Obsesio bat da filmaren ardatza eta Kirk Douglas, Lauren Bacall eta Doris Day dira protagonistak.

Zikloa aurtengo pelikula baten estreinaldiaren amaituko da: Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023). Animeko film japoniarra, Shinichi Ishizukaren manga argitaratu zenetik Japonian fenomeno sozial bat izaten ari dena pantaila handira eramaten duena. Film hau urrian iritsiko da areto komertzialetara, baina Jazzineman izango du aurreestreinaldia. Saxofoi-jotzaile gisa arrakasta izan nahi duen mutil gazte baten inguruko kontakizuna da. 

Pelikulen eta proiekzioen inguruko xehetasunak hemen kontsulta daitezke.