Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte

Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Asier Serrano idazleak 'Linbotarrak' liburuagatik jaso du Euskadi literatura saria, Arantxa Urretabizkaia, Leire Bilbao, Mikel Valverde, Matias Múgica, Fernando Aranburu, eta Ander Izagirrerekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskadi-literatura-sariak-banatu-dituzte/@@download/image/int20171113015410.jpg
2017/11/14
albiste-laburra
Asier Serrano idazleak 'Linbotarrak' liburuagatik jaso du Euskadi literatura saria, Arantxa Urretabizkaia, Leire Bilbao, Mikel Valverde, Matias Múgica, Fernando Aranburu, eta Ander Izagirrerekin batera.
Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte

Bilboko Azkuna zentroan banatu dituzte aurtengo Euskadi Literatur Sariak. Hauek izan dira aurtengo saridunak: Asier Serrano Linbotarrak poesia liburuarekin, Arantxa Urretabizkaia Bidean ikasia nobelarekin, Leire Bilbao Xomorropoemak eta beste piztia batzuk haur eta gazte literaturaren modalitatean, Mikel Valverde ilustrazioan, Matias Múgica itzulpenean, Fernando Aranburu gaztelerazko Patria nobelarekin, eta Ander Izagirre gaztelerazko saiakeran Potosí lanarekin.

 

Irabazleei sarien adierazle den eskulturatxo bana eman zieten ekitaldian. Ikurrarekin batera, saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskuratu ahalko ditu bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.