“EUSCAT”

“EUSCAT” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euscat/@@download/image/88p60trikizio.jpg
2008/09/04
kritika
Testua: B. Malone
TRIKIZIO
88.zenbakia
“EUSCAT”
Cd-en salmeta krisiak eraginda, euskal musikak irudimena (eta kalitatea) behar du merkatuak zabaltzeko. Alde horretatik, ideia antologikoa da Euscat hau: Kataluniako taldeen kanta ospetsuak euskarara ekartzea, eta euskarazkoak katalanez ematea. Esperimentuak oso emaitza polita eman du. Entzun itzazue, katalanez abestuta eta triki estiloan, Su ta Gar-en Jo ta ke edo Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak. Edo harago joanez, bertsio baten bigarren bertsioa nola egiten den ikusi nahi baduzue, hor duzue Toots and The Maytals-en Chatty, chattyk eragindako Sarri, Sarri ospetsuaren katalanezko bertsioa.