Eurotunelak 20 urte

Eurotunelak 20 urte https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/06/04
albiste-laburra
Eurotunelak 20 urte
Calais (Frantzia) eta Folstone (Britainia Handia) batzen dituen urpeko tunelak 20 urte bete zituen iragan maiatzean. 50,5 kilometro luze da, eta hiru bide ditu: noranzko bakoitzean bide bana, eta mantenurako nahiz istripuak gertatzen direnean bidaiariak ebakuatzeko hirugarren bat. Eurotunela zeharkatzen dutenen %85 britainiarrak dira, eta euren auto eta kamioiak trenera igota, gidatu beharrik gabe, 35 minutu besterik ez dituzte behar Mantxako kanala urpetik zeharkatzeko. 1.090 milioi euroko irabaziak eragin ditu azken hogei urteetan, eta munduko ingeniaritza lan borobilenen artean kokatu dute adituek, Panamako Kanalaren, Empire State Buildingen eta Golden Gate Bridgen maila berean.