Europarren gehiengoak hegaldiak murriztea eta haragi gutxiago jatea pentsatua dute klima dela eta

27.700 pertsonei pasa zitzaien galdetegia Europar Batasuneko 27 herrialdeetan. Horietatik %74ak aipatu zuen hegazkin gutxiago hartzeko asmoa zuela ingurumen arrazoiengatik, behin COVID-19ak ezarritako murrizketak amaitzean. Horietako %43ak aipatu zuen, erabaki hau beti mantenduko duela denboran eta %31ak noizean behin beteko duela.
Hegaldien sektorea kritika asko jasotzen ari da Europan, uzten duen karbono lorratzagatik, eta aldi berean, hegazkin konpainiak pandemiak eragin duen eskariaren jaitsieraren ondoren bizirik mantentzeko ahaleginetan ari dira. Galdetegiarekin jarraituz, galdetu zen ea aurreikusita duten trena aukeratzea distantzia motzeko bidaietan hegazkinaren ordez, eta %71 baietz erantzun zuen.
Galdetegi hau 2020ko urria-azaroa bitarte burutu zen eta Europarren %66ak aipatu zuen jada haragi gutxiago kontsumitzen duela klima aldaketaren aurka borrokatzeko helburuarekin eta %13k aipatu zuen laster haragi gutxiago kontsumitzeko asmoa zuela.
COVID-19agatik konfinatuta egon ginen denbora mundu osoko CO2 igorpenak murriztu egin ziren 2020an, azken urteekin alderatuz. Alta, 2020a 2016arekin batera urterik beroena izan zen. Honek erakusten du, arazo honen aurrean ekintzak burutzeko beharra igorpenak gutxitu eta etorkizuneko berotegi efektua ekiditeko.
Europar Batasuna, bere aldetik, politika berriak garatzen ari da kutsadura geldiarazteko. Erabaki horien barruan daude eraikin zaharrak berritzea energia gutxiago kontsumitu dezaten, kotxe fabrikatzaileei igorpen arauak zorrotz bete araztea...
Bruselaren beste helburua kontsumitzaileei aukeraketa jasangarriak egiten laguntzea da. Europar Batasunak auto elektrikoak kargatzeko 3 milioi puntu publiko jartzeko asmoa ere badu 2030. urterako. Gainera, aipatu gabe doa erabilera bakarreko plastikoa saltzea debekatua dagoela Europan urtarrilaren 1etik.