Europar Batasunak Afrikari eraman dizkion txertoen ia bikoitza zaborretara bota ditu

Europar Batasunak Afrikari eraman dizkion txertoen ia bikoitza zaborretara bota ditu Txertoen aldeko The Peoples Vaccine plataformak salatu du Europar Batasunak 55 milioi txerto dosi zaborretara bota dituela otsaila bukaera honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europar-batasunek-afrikari-emango-dizkion-txerto-kopuruen-ia-bikoitza-zaborretara-botako-du/@@download/image/a7af85ef-c984-4a67-9d02-a9e04cc77fd6_16-9-aspect-ratio_default_0.jpg
2022/03/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txertoen aldeko The Peoples Vaccine plataformak salatu du Europar Batasunak 55 milioi txerto dosi zaborretara bota dituela otsaila bukaera honetan.
Europar Batasunak Afrikari eraman dizkion txertoen ia bikoitza zaborretara bota ditu

The Peoples Vaccine erakundeak, farmakoak unibertsalak izan behar luketela  uste du eta horren alde borrokan ari dira. Honek salatu du, otsaila amaieran Europar Batasunak (EB) Afrikara bidali dituen dosien ia bikoitzak zaborretara bota dituela. 

Komunikatu baten bitartez, plataforma honek bere kalkuluak ezagutarazi ditu eta esan dute erabili gabeko COVID-19aren aurkako 55 milioi dosi deuseztatu dituela EBak. Europako 27 herrialdeek Afrikari 2022 honetan zehar 30 milioi dosi igorri dizkiote, zaborretara botako duten dosi kopurua baino askoz ere murritzagoa den kopurua, hain justu. Egoera honen aurrean, plataformak uste du Europak Afrika traizionatu duela. EB akusatzen du txertoak bereganatzeaz, eta Afrikara COVID-aren aurkako farmakoak iristea blokeatzearen erruduntzat jo du Europa. 

Plataforma honetatik EBri kontuak eskatu dizkio, pandemian zehar, Afrikarekiko izan duen tratuagatik. Izan ere, plataforma honek dionez Europako herrialdeek euren koronabirusaren aurkako txertoen %8 soilik bideratu dituzte Afrikara. Europak nahiago izan ditu bere dosiak herrialde aberatsei neurrigabeko prezioetan saldu eta geratutako soberakinak zaborretara bota.