Europar Batasunean zuzendaritza kontseilua osatzen dutenen %40 emakumeak izan beharko dute

Europar Batasunean zuzendaritza kontseilua osatzen dutenen %40 emakumeak izan beharko dute Generoaren kuotaren inguruko eztabaida aspaldidanik dago mahai gainean Europan eta azkenik erabakia hartu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europar-batasunean-zuzendaritza-kontseilua-osatzen-dutenen-40-emakumeak-izan-beharko-dute/@@download/image/O6OD5M0-1024x683.jpg
2022/06/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Generoaren kuotaren inguruko eztabaida aspaldidanik dago mahai gainean Europan eta azkenik erabakia hartu da.
Europar Batasunean zuzendaritza kontseilua osatzen dutenen %40 emakumeak izan beharko dute

Izan ere, Europar erakundeen %30ak ez du emakumearen presentzia txikienik ere ez zuzendaritza postuetan, ez eta zuzendaritza kontseiluetan ere. Oro har, Europako erakundeak kontuan hartzen baditugu, emakumeen presentzia %8.5ekoa da soilik. 

Europar Batasunak joera hau iraultzeko neurriak hartu ditu. Lege bat sortu du erakundeetan emakumeen presentzia bermatzekoHonela, enpresak behartuta daude zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bermatzera eta 2026. urterako presentzia horrek %40koa izan beharko du. 

Kuota betetzen ez dutenek zigorrak izango dituzte, hala nola isunak edo aukeratutako zuzendarien baliogabetzea. Hori bai, 249 baino langile gutxiago dituzten erakundeek ez dute araua bete beharrik izango.