Europar Batasunak mugikorretako bateriak ordezkagarriak izateko legea onartu du

Europar Batasunak mugikorretako bateriak ordezkagarriak izateko legea onartu du Aurreikusita zegoen moduan, Europar Batasunak Europan saltzen diren gailu elektronikoen diseinuari buruzko arau berriak onartu ditu. Smartphone-tan USB-C ataka nahitaezko egin ostean EBak kentzeko eta ordezkatzeko errazak diren bateriak ere ezarri nahi ditu, hau da, bateria erauzgarriak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europar-batasunak-mugikorretako-bateriak-ordezkagarriak-izateko-legea-onartu-du/@@download/image/1366_2000.jpeg
2023/07/11
Aurreikusita zegoen moduan, Europar Batasunak Europan saltzen diren gailu elektronikoen diseinuari buruzko arau berriak onartu ditu. Smartphone-tan USB-C ataka nahitaezko egin ostean EBak kentzeko eta ordezkatzeko errazak diren bateriak ere ezarri nahi ditu, hau da, bateria erauzgarriak.
Europar Batasunak mugikorretako bateriak ordezkagarriak izateko legea onartu du

Egia da Europar Batasunak egindako komunikatuak ez diola espresuki mugikorrek bateria erauzgarria izan behar dutenik, baina bai baieztatzen du "gailuen bateriak kontsumitzaileek erauzteko moduko diseinua" izan beharko dutela. Honek ez du esan nahi karkasa erauzgarrietako telefonoetara itzuli beharko dugunik nahi eta naiez, baina irtenbiderik sinple eta errazena dirudi. 

Lege berrian hondakinak ere aipatu dituzte. EBak zorrotzagoa izan nahi du eurekin. Helburua 2023an bateria erauzgarrien %45 jasotzea da, 2027an %67 eta 2030ean %73. 

Ideia ez da soilik bateriak biltzea, baita hauen materialak berriz ere aprobetxatzea. Zentzu honetan, EBak mineralen araberako gutxieneko helburuak zehaztu ditu: Litioa 2027ako %50 aprobetxatzea eta 2031eako %80, kobaltoa, kobrea, beruna eta nikela 207rako %90 eta 2031rako %95.

Epe askoz luzerako helburua ere zehaztu du. Bildutako bateriak birziklatu nahi ditu Europar Batasunak bateria berriak sortzen erabili ahal izateko.