Europar Batasunak, kafetegi eta jatetxeetan, erabilera bakarreko plastikoa debekatuko du 2030. urtetik aurrera
Martxoaren 4an onartu zen plastikoaren ezabatze masiboa helburu duen zirriborroa. Le Monde egunkariaren arabera helburua 2035. urterako plastikoaren erabilera %10 murriztea da eta 2040rako %15. Helburu hauek lege bihurtzeko testuak oraindik Europar Batasuneko kide diren estatuen onarpen formalak behar ditu, baita parlamentuarena ere.
Debekua fruta eta barazki freskoen ontziei ere aplikatuko zaie, baita kopuru indibidualak dituzten higiene produktuei ere. Jatetxe eta kafetegiek bermatu beharko dute, gutxienez, bertan erabiltzen diren elikagai eta edari ontzien %10 berrerabilgarriak direla.
Ekintza jasangarri hauek Itun Berdea deitutakoaren zati dira, krisi klimatikoa bere horretan, gehiagora joan ez dadin, eustea helburu dutenak. “Europar Batasuneko sektore industrialei eta estatuei dei egiten diegu, ontzi gehiegizkoaren aurkako borrokan rol garrantzitsua izan dezaten” esan zuen Frederique Ries Europar Batasuneko belgikar legegileak parlamentuan testua aurkeztu zuenean.
