Europar Batasunak ingurumenaren aurkako krimenak jazarri eta zigortu egingo ditu

Europar Batasunak ingurumenaren aurkako krimenak jazarri eta zigortu egingo ditu Europar Batasunak (EB) ingurumen krimenen zerrenda zabaldu du eta ingurumenaren aurka egindako delituak zigortuko ditu. Kartzela-zigorrak 10 urteraino zabaldu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europar-batasunak-ingurumenaren-aurkako-krimenak-jazarri-eta-zigortu-egingo-ditu/@@download/image/fotografia-aerea-espeso-bosque-hermosos-arboles-vegetacion.jpg
2023/12/11
Europar Batasunak (EB) ingurumen krimenen zerrenda zabaldu du eta ingurumenaren aurka egindako delituak zigortuko ditu. Kartzela-zigorrak 10 urteraino zabaldu ditu.
Europar Batasunak ingurumenaren aurkako krimenak jazarri eta zigortu egingo ditu

Gainera babes baliabideak ezarriko ditu eta ingurumenaren aurkako delituen informazioa ematen dutenei laguntza emateko, baita delitu hauen biktima izan diren pertsonei ere. 

Lege berri honek erantzun bateratu eta koordinatuak burutzeko aukera eskainiko du ingurumen delituen aurrean eta EBren esanetan horrek Europarron osasun eta bizitzetan eragin positiboa izango du. 

Gainera, ingurumen delitua zer den modu zehatzagoan definitu da eta zerrenda ingurumen krimenetara zabaldu du. Lehenengoz, kontsentsu bidez, erabaki da horrelako delituen aurrean zigorrak ezartzea, izan pertsona fisiko edo juridikoei. 

Txertatu diren delitu berri horien barnean daude egurraren trafikoa, itsasontzietako osagai kutsakorren legez kanpoko birziklatzea eta produktu kimikoen inguruko lege hausteak, beste askoren artean. 

Delitu kualifikatua deitutakoa ere definitu da. Hau da, asmo txarrez eta berariaz suntsimena dakarten ekintzak egitea, ingurumenean atzera bueltarik ez duten kalteak eraginez, edo behintzat oso epe luzeko kalteak sortuz, adibidez babestutako gune batean. 

Zigorren gogortzea ere proposatu da. Pertsona fisikoek 10 urterainoko kartzela zigorrak jasan ditzakete. Pertsona juridikoei dagokienez bere diru-sarrera guztien %5eko zigorra jarri liezaiekete edo, modu alternatiboan, 40 milioi euro.