Europar Batasunak deforestazioaren errudun diren ondasunak inportatzea debekatu du

Palma-olioa, egurra, behi haragia eta kautxua ere azaltzen dira testuan; larrua, txokolatea, altzariak, papera eta ikatz begetalarekin batera.
Mundu mailako primizia dela adierazi du Pacal Canfin-ek, Europar Parlamentuko ingurumaneran komisioko presidenteak. "Gosaltzen dugun kafea da, jaten dugun txokolatea, gure liburuen paperak. Errotikako neurria da", adierazi du.
Kanadan ospatuko duen Bioanistasunaren COP15 goi-bileren atarian, -abenduaren 7tik 19ra ospatuko dira-, iragarri du EBak neurri hau. WWF erakundearen esanetan Europar Batasunaren erabakiak ez ditu kontsumo jokoaren arauak soilik aldatuko, baizik eta beste herrialdeak aldatzera ere animatuko ditu.
EB munduko deforestazioaren %16ren arduraduna da bere inportazioak direla eta (batez ere soja eta palma-olioagatik 2017ko zifren arabera), eta Txinako baso tropikalen bigarren suntsitzaile nagusia da WWF-ren arabera.
EBera datozen produktuen inportazioa debekatu egingo da hauek gune deforestatuetatik badatoz. Erakunde inportatzaileek datuen trazabilitatea burutu beharko dute geolokalizazioaren bitartez eta satelite argazkiekin.
Testua 2021ean proposatua izan zen Europear Komisioan eta Estatu-kideek onartua izan zen. Pasa den irailean, ordea, eurodiputatuek proposamena indartu nahi izan zuten zerrendara kautxua gehituz. Akordioaren arabera, testua indarrean jarri eta gehienez urtebetera aplikatzen hasi beharra izango da.
Aldi berean, Komisioak bi urteren buruan produktu gehiago zerrendara gehitzea baloratu beharko du. Horien artean artoa dago.
Greenpeace erakundeak testuaren akatsak kritikatu ditu. Uste du herri autoktonoek babes "oso prekarioa" jasoko dutela, akordioa eskubide nazionaletan oinarritzen baita eta herrialdearen arabera oso ezberdina baita babes hau.