Europar Batasuna udararako "COVID pasaportea" prestatzen dabil

Europar Batasuna udararako "COVID pasaportea" prestatzen dabil "COVID pasaportea" udararako prest egongo omen da, honela dokumentu horrekin edo PCR negatiboarekin bakarrik bidaiatu ahalko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europar-batasuna-udararako-covid-pasaportea-prestatzen-dabil/@@download/image/GettyImages-1212437538-1024x667.jpg
2021/03/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"COVID pasaportea" udararako prest egongo omen da, honela dokumentu horrekin edo PCR negatiboarekin bakarrik bidaiatu ahalko da.
Europar Batasuna udararako "COVID pasaportea" prestatzen dabil

Txerto ziurtagiriari bultzada berria eman dioten Europar Batasunean. Ursula von der Leyeb-ek iragarri duenez martxoaren 17an aurkeztuko da lege proposamena "COVID-19aren ziurtagiria" bidaiatzeko nahitaezkoa izan dadin. Pasaportearen helburua immunizatutako pertsonen bidaiak erraztea izango dela adierazi du. Uda honetan jarri nahi da martxan.

Von der Leyen-en hitzetan helburua gradualki Europar Batasunean eta atzerrian modu seguru batean mugitzea ahalbidetzea da. COVID-aren aurka txertatua daudenek euren immunitatea frogatu ahalko dute honela, ziurtatu du Europar Komisioko presidenteak. Von der Leyen-ek argitu nahi zian du honek ez duela esan nahi txertoa hartu ez dutenak diskriminatuko direnik. Honela, inongo Europako herrialdek ez die debekatuko sarrera txertoa jaso ez dutenei, hori bai, horren ordez PCR proba egin beharko dute eta emaitza negatiboa dutenek soilik bidaiatu ahal izango dute; herrialde jakinetan berrogeialdi nahitaezkoa ere egin beharra izango da. 

Honela, udan iritsiko da pasaporte hau, nahiz eta hegoaldeko herrialdeek neurri hau lehenagotik ezarri dadin presioa egiten ari diren turismoa berraktibatzeko helburuarekin. Herrialde horien artean daude Espainia eta Grezia, besteak beste. Hauek dokumentua ahalik eta azkarren indarrean jartzea nahi dute, ahal balitz uda baino lehen.