Europako zuhaitz zaharrena, estresak jota

Europako zuhaitz zaharrena, estresak jota Turisten bisitek eta adinak nekatu dute, baina oraindik mendetan bizitzeko aukera badu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europako-zuhaitz-zaharrena-estresak-jota/@@download/image/fortingall-yew-ed-parker-wtml-page-image.jpg
2019/07/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Turisten bisitek eta adinak nekatu dute, baina oraindik mendetan bizitzeko aukera badu.
Europako zuhaitz zaharrena, estresak jota

Fortingalleko (Eskozia) hagin zaharrak  3.000 eta 5.000 urte bitarte ditu (batzuen ustetan, 9.000 urte izan ditzake), eta nekea nabari zaio. Erresuma Batuko eta Europako zuhaitz zaharrena baina ez dago hil zorian, estresak jota baizik. Adinaren pisua nabari du, eta baita turisten etengabeko bisitena ere. Dena den, ikerlarien ustetan oraindik mendetan biziko da ondo zainduta.

Hain zuzen, duela gutxi zuhaitzaren heriotza iragarri zuten zurrumurruek; dena den, Tayside Biodiversity Partnershipeko koordinatzaile Catherine Lloydek azaldu duenez, zuhaitzak atsedena behar du, besterik ez. Hala, koordinatzaileak arbola errespetatzeko eskatu die bisitariei: "Jendeak zuhaitzaren adarrak edota enbor zatiak mozten ditu etxera eramateko, eta dirudienez, horrek kalte egin dio haginari". 

Mendetako bizialdian denetik jasan du haginak; besteak beste, barruan suak piztu izanaren zantzuak aurkitu dizkiote, eta idatzietan topatu dutenez, enbor tartetik zaldiak igarotzera ere iritsi ziren. Edadetu honen sustraiek milaka urtetako eraldaketei aurre egin diete, eta hagina ez dago prest turisten suntsipena jasateko. Lortuko ote du bizirautea?