Europako kartzelak, gainezka

Europako kartzelak, gainezka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europako-kartzelak-gainezka/@@download/image/datu_dantza_1370438813.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
Europako kartzelak, gainezka
1.825.356 pertsona daude preso uneotan Europako kartzeletan Lausanako (Suitza) Kriminologia eta Zuzenbide Penaleko Institutuaren arabera; horrek esan nahi du espetxeen betetze maila %99,5ekoa dela, alegia, gainezka egiteko zorian daudela. Presoen batez besteko adina 22 urte da, eta %5,3 andrazkoak dira. Halaber, mundu osoan 300 kazetari eta blogari espetxeratu dituzte prentsa askatasunari eraso eginez, gehienak Txina, Iran, Eritrea, Vietnam eta Turkian, azken honetan bereziki.