Europako Inbertsio Bankuak erregai fosilak finantzatzeari utziko dio

Europako Inbertsio Bankuak erregai fosilak finantzatzeari utziko dio Europako Inbertsio Bankuak baieztatu duenez 2021. urte amaieratik aurrera erregai fosiletan oinarritzen diren proiektuak finantzatzeari utziko dio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europako-inbertsio-bankuak-erregai-fosilak-finantzatzeari-utziko-dio/@@download/image/combustible-fosil-portada.jpg
2019/12/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Europako Inbertsio Bankuak baieztatu duenez 2021. urte amaieratik aurrera erregai fosiletan oinarritzen diren proiektuak finantzatzeari utziko dio.
Europako Inbertsio Bankuak erregai fosilak finantzatzeari utziko dio

Neurri hau babes nabarmenez onartua izan da eta horrela, erregai fosiletan oinarritzen diren proiektuei, gas naturala barne, diru laguntzak ukatuko zaizkie. Horixe adierazi zuen Andrew McDowell bankuko presidenteak.

Politika berriaren arabera, Europako Inbertsio Bankuak babestu ditzan proiektuek frogatu beharko dute ordubetean kilobatio bateko energia sortu dezaketela 250 gramo dioxido karbono baino gutxiago igortzen dituzten bitartean. Hala, gasa erretzen duten zentral elektriko tradizionalak debekatzen dira neurri honekin.

Gas proiektuak oraindik aurkeztu ahalko dira, baina “teknologia berrietan” oinarritzen badira, hau da, karbonoaren atzemate eta biltegiratzean oinarrituz, beroa eta energiaren konbinazioan edo gas berriztagarriak gas fosilarekin nahastea badute helburutzat.

Europako Inbertsio Bankuaren erabakia txalotua izan da ingurumenaren aldeko erakundeen aldetik, baina dezepzioa adierazi dute bere atzerapenagatik, hauen ustez berehala aplikatu beharko litzateke eta ez 2021. urtera arte itxaron.