Europak gailu elektronikoentzako kargagailu bakarra onartu berri du

Europak gailu elektronikoentzako kargagailu bakarra onartu berri du USB-C motako kargailua onartu da gailu mota guztientzat. Akordio batera iristea ez da erraza izan, baina azkenik Europar Parlamentuak, gehiengo zabalarekin, errealitate bihurtu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europak-kargagailu-bakarra-onartu-berri-du/@@download/image/1366_2000.jpg
2022/10/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

USB-C motako kargailua onartu da gailu mota guztientzat. Akordio batera iristea ez da erraza izan, baina azkenik Europar Parlamentuak, gehiengo zabalarekin, errealitate bihurtu du.
Europak gailu elektronikoentzako kargagailu bakarra onartu berri du
Behin Europar Parlamentuan legea onartuta, bere aplikazioa bi urteren buruan egingo da. Honela, 2024. urteko amaieratik aurrera USB-C kargagailu mota derrigorrezkoa izango mugikor guztietan Europan. 2026. urtetik aurrera derrigortasun hau ordenagailu eramangarrietara ere zabalduko da. 

Honela, hemendik aurrerako mugikor, tableta, kamera, aurikular, bideojoko portatil eta abarrek kargatzeko kable mota berdina izan beharko dute, USB-C motatakoa, eta fabrikatzaile guztiek horretara egokitu beharko dute euren produktua Europan euren produktuak saldu nahi badituzte. 

Iphone 16a izando da izango da USB-C kablerik gabeko azken gailua. Europar lege berriak Apple-i USB-C portua txertatzera behartuko dio, bere lehiakide guztiek jada egiten duten bezala. Apple-k badu USB-C sarbidea bere MacBook eta iPad-etan, baina ez iPhonetan. 2024tik aurrera, ordea, bere smartphone-ak ere egokitu egin beharko ditu. 

Apple-k Europar Batasuna tribunaletara eraman lezake denbora irabazteko. Aurrez aurreko norgehiagoka honetatik erakunde ezagunak isun izugarri altuak ordaindu beharrean aurkituko liteke. Alabaina, Apple hasieratik agertu da lege honen aurka, euren hitzetan berrikuntza murrizten duelako eta hondakin elektronikoen kopurua gehitu lezakeelako. 

Europako datuek aurkakoa diote, ordea. Neurri berri honekin estimatzen da urtean 250 milioi euro aurreztuko direla eta 980 milioi tona hondakin elektroniko gutxiago sortuko direla.