Europak hartzak desagertzetik salbatu ditu, baina…
Europan, desagertze puntuan egon ostean, hartz nabarren populazioa berreskuratu egin da, Orain, ordea, zenbait herrialdek animalia hauek duten babesa kentzeko eskatu dute, berriz ere ehizatu ditzaten.
Kontserbazionistek albistea ospatu badute ere, hartzen populazioaren gorakadak pertsonei egindako erasoak ere areagotu ditu.
Honegatik, zenbait sektorek babes hauek malgutzeko, edo zuzenean kentzeko, eskatu dute, hartzak berriz ere ehizatu ahal izateko. Euren ustez lege hauek hartzak pertsonak baino gehiago babesten omen dituzte.
Errumania, Eslovakia eta Finlandiak Europar Batasuneko Ingurune Aholkularitzan euren proposamena aurkeztu dute. Proposamen honetan hartz nabarren babes estatusa murrizteko eskatu dute.
CNN hedabidearen txostenaren arabera, arazo hau europar herrialde askoren agenda politiken parte bihurtu da, baina herrialde kontserbazionisten beto ahalmena dela eta ez da erabaki sakonik hartu.
Beraz, hartzak legez babestutan jarraituko dute eta ehiztariek ezingo dituzte ehizatu. Egun, estimazioen arabera, hartz nabarren kopurua 17.000 eta 18.000 bitartekoa da Europa osoan. Dirudienez, honek eragin zuzena izan du hauek pertsonei egindako erasoetan.
Hartzak babestu edota pertsonen segurtasuna lehenetsi dilemak eztabaida piztu du agintarien, biztanleriaren eta erakunde kontserbazionisten artean. Ez da erabaki erraza, baina ahal balitz, bi aldeak babesteko neurri bat da egokiena.
