Europak animaliak kaioletan haztea debekatuko du
End the Cage Age (Kaiolen aroarekin amaitu), herri ekimen batek, Europa osoan 1,4 milioi sinadura bildu ondoren, kaiolen aroari amaiera emango zaio. Lehen herri ekimena izan da abeltegietako animalien ongizatea bermatzeko onartu dena. Animalien aldeko 170 erakunde baino gehiagok, 140 zientzialari, albaitari eta enpresa ordezkarik parlamentuaren erabakia ospatu dute.
Ez da eta nolanahiko lorpena ekainaren 10ean lortutakoa. Europar Parlamentuak praktika krudel honekin amaitzeko lehen pausoa eman zuen, abeltegietan kaiolan zeuden animaliak askatzeko helburuarekin.
Erabaki honen onarpena parlamentuaren gehiengoaren bozkekin lortu da (558 bozka alde, 37 aurka eta 85 abstentzio). Honela, apurka apurka kaiolak ezabatzea espero da abeltegietatik.
Aldaketak sekulako eragina izango du, kontuan hartuta Europan 300 milioi animalia daudela kaioletan. Horien artean daude arrautza jartzen duten oiloak edo untxiak adibidez; folio bat baino handiagoa ez den lekuetan konfinantuak. Edota zerri eme helduak, buelta emateko ere lekurik ez duten lekuetan itxiak.
Espainiar Estatutuko abeltegiak dira kaioletan animalia gehien dituztenak eta baldintza lazgarrienetan bizi direnak, euren jokabide naturalak burutzeko aukerarik gabe.
Argi dagoena da erabaki honek ondorio garrantzitsuak dakartzala: Europar Batasunean animali jatorritik merkaturatzen diren produktu guztiek arau hauek bete beharko dituzte eta atzerritik ekarritako produktuetan ziurtatu beharko da kaioletatik at, aske hazitako, animalietan dutela euren jatorria.
Europar Komisioak laster hartuko ditu beharrezko neurriak arau honetara egokitzeko. Honela, hainbat diru-laguntza jarriko dira martxan egokitze prozesuan abeltzainei laguntzeko.
Aldi berean, Europar Parlamentuak foiea ekoizteko ahate eta antzaren indarrezko elikatzen krudel eta ez-beharrezkoarekin amaitzeko proposamenak ere martxan jarri nahi ditu.


