Europa zaharra, kartzela erraldoia

Europa zaharra, kartzela erraldoia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europa-zaharra-kartzela-erraldoia/@@download/image/20094288017tarifa.jpg
2012/12/13
berria
Europa zaharra, kartzela erraldoia
Tarifa (Espainia) inguruko bazterrak Afrikatik Europara datozen etorkinen tragediaren lekuko dira aspalditik; 1988ko azaroaren 1ean lehen hilotzak azaldu zirenetik, zehazki esateko. Ordutik hona, ia 21.000 lagun hil dira etorkizun hobe baten bila hasitako bidaia zorigaiztokoetan. Salaketa horixe egin du Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Erakundeak eta, baita, ondorengo ondorioa atera ere: afrikarrei ezinezkoa zaie aberria uztea eta Europara legalki emigratzea; edo ez, behintzat, Europako agintariek ezartzen dituzten baldintzak beteta. Horra Europa zaharra, kartzela erraldoi bilakatuta.